XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez faserik, ez biderik ez ezer markatzen duelako.

- Ea nola euskaldundu Eskola Nacionalak eta aparte Pribatuak!.

- Eta alde horretatik ez da biderik ikusten.

- Euskal Herri zatitu horretan beste zati bat egiten du hau sekulan ere euskaldunduko ez duena.

A. - Eta EEPAri buruz zer?.

P,I.-EEPAri buruz bi ohar egingo nituzke: sortu zen EEPA, presentatu zena, eta EEPAk nahi lukeena.

- Uste dut bi gauza arras diferenteak direla.

- Sortu zen EEPA asmo bat bezala sortu zen, eta ez planteamentu teoriko gauzatu bat bezala.

- Ez dut uste behintzat.

- Esperientzia baten ondotik sortu zen, behar larri baten ondoan eta proiektu murriztu horren beste alternatiba bat bezala.

- Nere ustez zenbait akats aurrean eta barruan zituela sortu zen.

- Dohaintasuna, Publikotasuna eta eskatu ziren bere garaian baina zehaztu gabe.

- EEPAren proiektoa, Euskarazko Eskola Nazionala asmo eta helburu bezala uste dut hori dela asmo bakarra; hori dela helburu zuzena.

- Besterik ez dago niretzat.

- Eskola Nazionala egin eta Euskalduna izatea... ba proiektu horretan ezin murriztu ditugu, helburu bezala behintzat, Nafarroa eta Iparraldea.

A.- Goazen gauza konkretutara ordea.

P.I.- EEPA gaurko koiunturan presentatu da.

- Madrilgo Gobernuak eta Eusko Gobernuak eskaintzen dutenaren aurrean.

- Nolabait esateko planteamendu erreformisten barruan.

- Orduan, nahiz eta helburuak argi markatu EEPAk, problema asko ditu.

- Problema tekniko eta politikoak.

A.- Zeintzuk dira problema politikoak?

P.- Bai Gasteizen bai Madrilen dauzkate irakaskuntzari buruzko planteamenduak.

- Gatazkarik egongo balitz, bai EEPAren kasoan bai EIKErenean, Madrilgo Gobernua nagusituko litzateke.

- Beraz EEPAk dioena, funtzionarioak lehengoak mantentzea, eredua berdina izatea, ikasleak ez zatitzea eta guztiori, orain oraingoz PSOEk ahoz emandako aginduak eta promesak dira.

- Ez dago legean deus idatzirik.

- Berdin Eusko Gobernuarekin, beti bestearen baldintzapean jokatzen ari da; Baldin eta errespetatzen badu...

- Baina azken batean erabakiko duena izango da indarren erlazioa.

- Eta arriskutsua da alde horretatik.

- Honekin esan nahi dut gure planteamenduak urrutira begira egin behar ditugula, eta nahiz eta orain erreformaren bidetik ibili errealistak izan behar dugula, eta pentsatu behar dugula noizpait etendurarekin egin behar dugula topo.

A.- Eta urrutirako begirada horretan zer ikusten duzu?

P.- Hor sartzen gara ja bigarren fasean edota maila teknikoan.

- Euskal Herrian jende gehiena erdalduna da.

- Lehen mailako irakaskuntzan euskaraz ari dena 11 da.

- Ikastoletako jendea, zeren eta B ereduak praktikoki ez du fruiturik eman eta besteak ere ez.

- Eta hor dagoena zera da: arazoa ez da ikastolena.

- Arazoa da ikastola ez direnena.

- Gaur egun eskola publiko eta pribatuena.

- Eta problema dira horko ikasleak, batzuk euskaldunak, besteak ez, eta horko irakasleak.

- Horregatik diot oinarrizko planteamendua dela, gerorako ezin utzizko problema dela, gaurdanik pentsatzea, eta problema teknikoa da, hainbeste urteren buruan hainbat ikaslek zenbat irakasle euskaradun behar dituen.

- Problema da behar hainbat irakasle euskaldun ez daukagula eta horiek sortzeko bideak jarri behar ditugula.

- Berriak sortuz ala lehengoak euskaldunduz.

- Eta beste problema da lehengo irakasle hauek euskalduntze prozesu horretan sartu nahi ez izatea.

- Orduan horiekin eta administrazioarekin egingo dugu topo.

- Medioak jarri behar dira baina euskaldundu nahi ez badute... Nere hipotesia da haur guztien irakaskuntza osoak euskaraz izan behar duela.

- Eta euskaraz bakarrik.

- Garbi eduki behar dugu monolinguea izan behar duela.

Larrialdi ekonomikoan dauden ikastola askorentzako erantzun bat da EIKE, nahiko erraza, baina ez ikastolak behar duen erantzun praktiko eta funtzionala.

EEPA gaurko koiunturan presentatu da, planteamendu erreformisten barruan nolabait esateko.

Eta prolema tekniko eta politikoak ditu.